XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hori bakarrik ez, 1910eko uztailaren 8an (eta iturri futuristaren arabera) Veneziako erlojuaren dorretik Contro Venezia passatista manifestu sutsuaren 800.000 ale bota zituzten.

Idatzitako paper guzti horiek Direzione del Movimento Futurista-n sortzen dira, Corso Venezia, 61, Milan-en, Marinettiren etxean, testu jario handi bat zabaltzen aritzen den C.C. baten benetako egoitza.

Lehen orrian salneurria adierazi arren argitaratutakoaren 2/3a dohainik zabaltzen zen, bai postaz, bai eskuz.

Normalki volantini edo orri bakar bateko panfleto itxuraz agertzen ziren testu hauen sintesi enuntziatiboa, izaera lakoniko eta kondentsatua estrategia honen adierazpen praktikoa da, hau da, errealitate planetario eta oso bati urduriki irekia dagoen estrategiarena.

Manifestu futuristek, baita luzeak edo edukin teorikozkoak eta ez zuzenean propagandistikoak ere, idatzi den hiriaren izena, eguna, hilabetea eta urtea adierazita daramate, honela pentsamenduaren abiadura, trebetasun kontzeptuala eta interbentzioaren larritasunaren metafora eginez.

Aurreko beste modernoek ez bezala, manifestuak ez du obra azaltzen arkano modernoa irekitzeko zentzuan edo bere ezaugarririk izkutuenak komentatzekoan.

Alderantziz, era apodiktiko batean, erantzuteko aukerarik eman gabe estetika agresibo baten enuntziatuak inposatu egiten ditu; zaplastada bat da eta ez du erantzunik espero, publikoak beste bat jasotzeko prestutasuna izatea baizik.

Manifestu futuristak elkarrizketa ekiditen du, zentzu bakarreko generoa bait da, erantzunik gabekoa.